Igandean eginen dute Herri Urrats besta 'Elgarrekin' lelopean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 9a, 10:00

Arberoako ikastola eta Senpereko kolegioa laguntzeko eginen dute Ipar Euskal Herriko ikastolen besta igandean Senperen. Aintzira inguruan adi guztietako herritarrentzako egitarau zabala prestatu du Seaskak.

Araba berria gunea

Araba gunean haurren xokoak ez ezik dantza eta musika izanen da:

  • 10:00etan mutxikoak.
  • 11:30ean Maider.
  • 13:00etan Ingot.
  • 14:30ean Olatz Salvador.
  • 16:00etan Süne.
  • 17:30ean Ezpalak.
  • 19:00etan Frigo.
Lapurdi gunea

Janari loturiko gune honetan bazkariak alaitzeaz Kuxkuxtu txaranga arduratuko da. Horrez gain animazioak ere izanen dira:

  • 10:30ean plisti plasta.
  • 12:00etan Pontx pailazoa.
  • 16:00etan Jose eta Kiki.
Nafarroa Badok gunea

Zazpi talde igoko dira Nafarroa Badok guneko eszenatokira:

  • 10:00eta Kode.
  • 11:15ean Mirabe.
  • 12:30ean Karena.
  • 13:45ean Maskak.
  • 15:15ean Pil.T.
  • 16:45ean Dupla.
  • 18:30ean Marte Lasarte.
Xiberoa gunea

Dantzari eskainitako gunea da Xiberoa eta aurten ere dantza emanaldi ugari antolatu dituzte:

  • 11:00etan Estitxu Robles kolegioko gazteen saioa.
  • 12:00etan Baionako kontserbatorioko Zabala moduluko ikasleen saioa.
  • 13:o0etan Ligiko dantzariena saioa.
  • 14:00etan Gora Musika ikuskizuna.
  • 15:30ean Burrunkak taldearen emanaldia.
  • 16:30ean Kukai taldearen saioa.
  • 17:30ean Dj Elepunto ariko da.
Gipuzkoa gunea

Gipuzkoako eszenatokian iparraldeko herritarrak ariko dira.

  • 11:00etan Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Aitor Servier eta Patxi Iriarte bertsotan ariko dira Ortzi Idoateren gidaritzapean.
  • 12:30ean Baiona Kantuz.
  • 14:00etan Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia.
  • 15:30ean Xabaltx. 
  • 17:00etam Karma. 
  • 18:30ean Pangea Pop.
Haurren xokoak

Haurren xokoak Araba berria gunean, Lapurdi gunean eta Bizkaia gunean izanen dira.

Kei gunea

Kattalin Elizalde kolegioan izanen da Kei gunea, eta kirolari eskainia izanen da.

  • 09:30etik aitzinera gosariak
  • 09:30ean umeen pilota partidak
  • 11:00etan herri kirolak 
  • 12:30ean pilota partidak.
Erronka

Erronka nazionala Nafarroa Behereko gunean eginen dute eta bortz talde ariko dira: Galdakaoko Eguzki Begi ikastola (Ibilaldiaren antolatzailea), Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola (Nafarroa Oinez), Aguraingo Lautada Ikastola (Araba Euskaraz), Elgoibarko ikastola (Kilometroak) eta Seaskaren izenean, Kattalin Elizalde Ikastegia.

Horrez gain, aintzira inguruan animazioak izanen dira egun guztian zehar: joaldunak, gaitariak, hots kolektiboa....

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun