Euskaraldiaren kari Senperen, Zaldubi ikastolak antolatu du euskarazko gaualdi bat maiatzaren 15ean, ortzegunean 19:00etan Larreko kulturgunean, Senpereko herriko etxearen laguntzarekin: Gernika bataloia, askatasunaren ametsa filmaren proiekzioa eta liburuaren aurkezpena izanen dute, Franck Dolosor errealizadore eta idazlearekin.
Hego Euskal Herriko herritarrek osatutako taldearen historia jasotzen du dokumentalak; Espainian gerra zibila galdu ondotik, Frantzian erbesteratuta egon ziren, eta demokraziaren eta askatasunaren alde eta faxismoaren aurka borrokatzea erabaki zuten. Batailetan, bost euskal herritarrek bizia galdu zuten, eta beste hogei bat zauritu ziren.
Proiekzio horren ondotik, izen bereko liburuaren aurkezpena eginen du Franck Dolosorrek (Pamiela, 2025). Dokumentala egin zenetik egindako aurkikuntza historikoak azalduko ditu.
18:00etatik aitzinera, Zaldubi ikastolako gurasoek Larreko kulturguneko ostatua irekiko dute eta pintxoak proposatuko dituzte.