Unax Aizpurua saratarra eta Aroa Arrizubieta nagusitu dira Gaztetxeak Bertsotan sariketan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 5a, 13:00

Aroa Arrizubieta Unax Aizpurua txapela eskuetan dutela. Argazkiak: Gaztetxeak Bertsotan.

Larunbatean jokatu zuten Gernikan Gaztetxeak Bertsotan bertso sariketako finala. Finalarekin borobildu zuten egun osoko egitaraua eta Unax Aizpurua saratarrak eta Aroa Arrizubietak lortu zuten txapela.

Giro beroan joan zen finala, 200 lagun baino gehiago bildu baitziren bertsolarien jarduna aditzeko. Hiru bikote aritu ziren kantuan: Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta, Maddi Aiestaran eta June Aiestaran eta  Eki Zuluaga eta Gorka Pagonabarraga. Lehen fasea jokatuta, buruz burukoan aritu ziren lehen bi bikoteak lehen fasean kanporatutako bikoteek hala erabakita. Saio amaieran, publikoak Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta jo zituen irabazle.

Txapela hartu zuten irabazleek saritzat, eta bientzat bakarra zenez, erditik moztu eta bertsolari bakoitzak erdia eraman zuen etxera.

Bideoan, Arrizubietak eta Aizpuruak finala irabazi ondotik kantatutako agurra ikusi daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun