Araba berria gunea
Araba gunean haurren xokoak ez ezik, mutxikoak, Maider, Ingot, Olatz Salvador, Süne, Ezpalak eta Frigo izanen dira.
Lapurdi gunea
Janari loturiko gune honetan bazkariak alaitzeaz Kuxkuxtu txaranga arduratuko da.
Nafarroa Badok gunea
Zazpi talde igoko dira Nafarroa Badok guneko eszenatokira: Kodei, Mirabe, Karena, Maskak, Pil.T., Dupla eta Marte Lasarte.
Xiberoa gunea
Dantzari eskainitako gunea da Xiberoa eta aurten ere dantza emanaldi ugari antolatu dituzte: Estitxu Robles kolegioko gazteen saioa, Baionako kontserbatorioko Zabala moduluko ikasleen saioa, Ligiko dantzarien Gora Musika ikuskizuna, Burrunkak taldearen emanaldia, Kukai taldearen saioa, eta bukatzeko, Dj Elepunto ariko da.
Gipuzkoa gunea
Gipuzkoako eszenatokian iparraldeko herritarrak ariko dira. Alde batetik, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Aitor Servier eta Patxi Iriarte bertsotan ariko dira Ortzi Idoateren gidaritzapean. Horrez gain, Baiona Kantuz, Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia, Xabaltx, Karma eta Pangea Pop izanen dira.
Haurren xokoak
Haurren xokoak Araba berria gunean, Lapurdi gunean eta Bizkaia gunean izanen dira.
Kei gunea
Kattalin Elizalde kolegioan izanen da Kei gunea, eta kirolari eskainia izanen da. Goizean pilota partidak jokatuko dituzte eta horrez gain, herri kirolek protagonismoa hartuko dute.
Erronka
Erronka nazionala Nafarroa Behereko gunean eginen dute eta bortz talde ariko dira: Galdakaoko Eguzki Begi ikastola (Ibilaldiaren antolatzailea), Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola (Nafarroa Oinez), Aguraingo Lautada Ikastola (Araba Euskaraz), Elgoibarko ikastola (Kilometroak) eta Seaskaren izenean, Kattalin Elizalde Ikastegia.