Senpereko aurtengo Bildotsaren Eguna iraganen da maiatzaren 4an, Marroak merkatarien elkarteak antolaturik. Artzainen mundua argipean ezarria da, daramaten lana baita sortzen dituzten produktuak, haragi, gasna eta bertze.
Igande goizean karrika nagusian artisauen merkatua eta koka lehiaketa izanen dute. Epaimahaian hiru sukaldari ospetsu: Laurent Boulanger (Senpere), Xabier Zabaleta (Donostia) eta Martin Isabal (Ainhoa). Eguerditan artzain xakurraren ariketak eta pilota partida. 13:00etan ohiko bazkaria xapito erraldoiaren azpian, kantuz animatua. Arratsaldean Zirikolatz taldeko dantzarien emanaldia eta Kolpez Blai perkusioak. Egun osoan animazioa, tresna zaharren erakusketa, joaldunak, txaranga, Les Joyeux banda, dantzak eta abar.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!