Senpereko eta Sarako neskek jokatu dute trinketeko pala goma txapelketetako finaletako bat

Ttipi-Ttapa 2025eko apirilaren 30a

SPUC eta Sarako Izarrako bikoteak igandean Donibane Garazin, finala hasi baino lehen.

SPUCeko Nobliak eta Bidegain-Delpechek 40-16 irabazi zieten Sarako Izarrako Endarari eta Barrenetxeri

Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako trinketeko pala goma txapelketetako finalak jokatu zituzten apirilaren 27an Donibane Garazin. 16 urtez beheitiko B mailan. SPUCeko Lea Nobliak eta eta Nahia Bidegain-Delpechek 40-16 irabazi zieten Sarako Izarrako Elorri Endarari eta Intza Barrenetxe-Astigarragari.

Sarako Izarrako Intza Barrenetxe-Astigarraga eta Elorri Endara, finalerako sustengua ematera joan zirenekin, igandean Donibane Garazin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun