Egitaraua
Biltzarraren bezperan, apirilaren 20an, igandean 19:00etan, Chouer Bayonne Pays Basque Bayonne abesbatzaren kantaldia izanen dute elizan.
Biltzarra Pazko astelehenean, apirilaren 21ean abiatuko da. 10:00etatik 19:00etara eginen dute liburu azoka. Hainbat liburu aurkezpen eta mahai inguru ere izanen dituzte erabilera anitzeko luzatze gelan. 10:30etik 16:30era Sarako Mediatekak haurren xokoa ezarriko du karparen azpian. Josiane Aguerre Valenciaren tailerra (10:30), Maider Galarzaren Emakume basatia ikuskizuna (11:00) eta Pontx pailazoa (16:30) izanen dute.
10:30etik 17:30era, Larrun gelan (Gaztetxearen gibelean) Anne-Laure Garicoix eta Marime Morelek proposatutako erakusketa kolektiboa izanen da ikusgai, 14 artistaren lanekin.
11:30ean mahai ingurua izanen dute erabilera ainitzeko luzatze gelan, Kanpoko oihartzunak, sorkuntza eta identitatea mugimenduan gaiari buruz. 12:30ean, leku berean, Antoine Bellangeren zuzeneko musika izanen dute.
Profesionalen eguna asteartean
Apirilaren 22a, asteartea, Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak, Sarako Biltzarrak eta Biblio64 Departamenduko liburutegiak irakurketa publikoaren eragileei zuzendu egun profesionala antolatuko dute Sarako idazleen Biltzarraren karietara Sarako lezeetan. Euskal emigrazioa Ameriketara: bizirik dagoen historia izanen dute gaia. Horren inguruko solasaldiak eta tailerrak izanen dituzte, baita bazkaria ere. Euskaldunen aztarnak munduan erakusketan bisita gidatua ere eginen dute.