Gasteizteko gaztetxea bete-betea zela jokatu zuten saioa atzo. Giro biziki beroa izan zen eta saio ederra osatu zuten sei bertsolariek. Publikoko entzuleak aritu ziren epaile lanetan, eta azkenerako Unax Aizpuruari eta Aroa Arrizubietari eman zieten garaipena.
Finala maiatzaren 3an izanen da, baina antolatzaileek oraindik ez dute jakinarazi non izanen den. Bertan, Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubietaz gain, lehen finalerdia irabazi zuten Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga ere ariko dira. Hirugarren bikote bat ere ariko da kantuan, baina oraindik ez dute jakinarazi zein izanen den.