Imanol Iribarren eta Eneko Halty urdazubiarrak martxoaren 21etik 31rat Marokorat joan ziren bidaian eta harat joanen zirela aprobetxatuz, marokoarrendako baliagarri izanen diren arropak eta edozein laguntza mota eraman zuten beraiekin. Lur orotariko autoa betetzeko, urdazubiar eta ondoko herritarren elkartasuna izan zuten lagun.
Herritarren laguntza guztia harturik, autoa ongi beterik, abiatu baitziren Marokorat. Han, behar zutenei eman eta bidaiaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Esperientzia polit eta aberasgarria bizitu dute, bai hemen, baita Afrikan ere. Horrelako laguntza beti eskertua denez, lan bikaina egin zuten herriko jendeak eta baita Eneko eta Imanolek ere!