[ARGAZKIAK] 30 lagun bildu dira Urdazubiko hirugarren mendi bueltan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 11a, 09:30

Apirilaren 5ean egin zuten bederatzi kilometroko ibilaldia eta Koxka jatetxean bazkalduz borobildu zuten eguna

Joan den urtean hasitako ohiturak badu segida Urdazubin. Apirileko lehen larunbatean, hilaren 5ean, hainbat herritar bildu ziren herriko plazan 08:30ean. 30 lagunak bildu zirenean, plazatik abiatu eta bederatzi kilometro inguruko itzuli ederra eman zuten, eguraldia lagun zutelarik. Usadioa den bezala, Koxka jatetxean egindako bazkari eder batekin borobildu zuten eguna. Argazkiak: Arantxa Etxeberria

Udazkenean izanen da berriz Urdazubiko xoko ederrez gozatzeko aukera. Horretaz gain, hilabeteko lehen igandean ere izaten da aukera itzuli ttipiago bat emateko. Igandeetako hitzordua ere 08:30ean izaten da. Eguraldia goxatzen hasi den honetan, ez da aitzakiarik txangoa egiteko!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun