Sorgin ehizari buruzko antzerki-solasaldia izanen dute Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditorioan apirilaren 11n, ortziralean, 19:00etan. Sorgin ehiza da gaia, baina aldi honetan biktimak izanen dira gai hau kontatuko digutena.
Hau da, orain arte dakiguna inkisizioak eta epaileek ziotena da, baina aldi honetan Ximildegiko Maria, Telletxeko Juana, Goiburuko Joanes, Iriarteko Extefana, eta Arburuko Maria etorriko zaizkigu garai haietan zer bizitu zuten kontatzera. Beraiekin batera prozesatua izan zen Maria Zozaiari buruzko liburua ere aurkeztuko da ekitaldi berean.