Sasoi honetan bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago Sarako Izarra eta Nord Bearn. Animainean saratarrak gailendu ziren eta Biarnon Nord Bearnekoak. Hirugarrenean, zelai “neutralean”, ea saratarren alde erortzen den finala.
Larunbatean 17:00etan jokatuko du Mourenxen Nord Béarn XV taldearen kontra eta busean lekua gordetzeko azken eguna gaur da
Akitania Berriko ligako txapelketan final zortzirenetan kanporatu zuten gizonezkoen Sarako Izarra errugbi taldea, baina departamentuko finala jokatuko du apirilaren 12an, larunbatean 17:00etan Mourenxen, Nord Béarn XV taldearen kontra. Ortheze eta Paue artean dagoen herrira taldea animatzera joateko busa antolatu du Sarako Izarra taldeak eta gaur arratsean bukatuko da lekua erreserbatzeko epea, 06 71 54 08 58 telefonora deituz.
Sasoi honetan bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago Sarako Izarra eta Nord Bearn. Animainean saratarrak gailendu ziren eta Biarnon Nord Bearnekoak. Hirugarrenean, zelai “neutralean”, ea saratarren alde erortzen den finala.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.