Sarako Izarrako Betti Gurrutxagak irabazi du Iparraldeko trinketeko esku huskako txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 8a, 10:00

Betti Gurrutxaga txapeldun eta Nicolas Dufau txapeldunorde, igandean Donibane Garaziko Garat trinketean., bertze zenbait ordezkarirekin batera. Argazkia: IPB

Igande arratsaldean lehen mailako buruz buruko finala irabazi zion Donibane Garazin Lau Herriko Nicolas Dufauri

Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako trinketeko esku huskako buruz buruko txapelketako finalak jokatu dituzte apirilaren 6an Donibane Garaziko Garat trinketean. Lehen mailako finalean, Sarako Izarrako Betti Gurrutxagak 40-26 irabazi zion Lau Herri taldeko Nicolas Dufauri.

Sortzez Luhusokoa da Gurrutxaga eta Airetik pilota elkartean jokatzen zuen 2022ra arte. 2022ko uztailean pilota klubez aldatu eta Sarako Izarrara etorri zen. Bere lehen txapel handia lortu zuen igandean Sarako Izarra elkartearendako.

Goitiko argazkian, Paxkal Daguerre (Lau Herri elkarteko lehendakaria), Gilbert Ducassou epailea, Nicolas Dufau, Betti Gurrutxaga, Gurrutxagaren aita eta Patrick Mariluz Sarako Izarrako arduradunak, René Muskarditz (Iparraldeko Pilota Batzordeko Esku Huskako arduraduna), Geneviève Karrikart (Goizeko Izarra elkarteko lehendakaria) eta Henri Errandonea saratarra (Iparraldeko Pilota Batzordeko lehendakaria) ageri dira.

Igande arratsaldeko hirugarren eta azken finala izan zen lehen mailakoa. Aitzinetik, 22 urtez beheitiko finala irabazi zion Oztibartarrak taldeko Ibai Etxeberri-Bortheirik Zaharrer Segi taldeko Xalbat Ibarrolari. Segidan, bigarren mailakoa jokat zuten eta Amikuzeko Florian Mendiburuk irabazi zion Itsasuarrak taldeko Estebe Parachuri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun