Longeville eta Oberhergheim herriekin kultur elkartrukea maiatzaren 1etik 4ra eginen dute aurten Saran

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 4a, 19:00

Duela bi urte Longevillen egin zuten hiru herrien arteko topaketa.

Antolaketa lotzeko eta programaren berri emateko lehen builera apirilaren 8an eginen dute Sarako herriko etxean

2017an hasita, Longeville (Vendeé), Oberhergheim (Alsazia) eta Sara (Euskal Herria) herriak elgarretaratzen dira, bi urtean behin kultur elkartrukea egiteko. Aurten Saran eginen dute maiatzaren 1etik 4ra. Topaketaz aritzeko, antolaketa lotzen hasteko eta programaren berri emateko lehen bilera eginen dute apirilaren 8an, asteartean 19:30ean Sarako herriko etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun