Martxoaren 29an, larunbatean 19:00etan, Senpereko SPUC Pilota elkarteak, Artxeroak abesbatzaren laguntzarekin antolatzen du kantaldia Syndrome Pacs1 edo Schuurs-Hoeijmakers Elkartearen alde.
Gomita denei zabaldua da, eliza barnean entzuteko gisan, Artxeroak talde ongi ezaguna eta, hauekin, Senpertar Hartzak'antuz kantari gazte taldea. Belaunaldiz belaunaldi, kantari berriak heldu dira argira, zinez pozgarria. Prezioa, helduentzat 10 euro, 12-18 urte 5 euro, dohainik 12 urtez behetik.