Hiruka'ntuz bazkaria Senpereko Inharrian eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 18:00

Kantu bazkariak giro aparta sortzen du Senpereko Ihnarrian.

Zaldubi Ikastolak antolatutako ekitaldira gonbidatuak daude Xibero, Baxenabarre eta Lapurdiko kantuzaleak, baita nafarrak ere

Hiruka'ntuz. Izenburu bitxi honek gonbidapena zabaldu die Xibero, Baxenabarre eta Lapurdiko kantuzale guziei, nafarrak ere gomit dira. Kantu bazkariak giro aparta sortzen du, ez da inolaz ere lehiaketa, haatik lurralde bakoitzak bere kantu bereziak aurkezten ditu. Kide bakoitzak parte har dezake kantu liburuxkaren laguntzarekin, baina ez da horretan mugatua. Zaldubi Ikastolak antolatu du Ibarrun auzoko Inharrian, martxoaren 22an, larunbat eguerdian.

Gaitzeko menuan aurki daiteke arrain salda, xerrikia Luüzaz, sasoineko barazkiak, ardi gasna, xokolata, kakahuete, karamelu, sorpresa, arnoa, ondokoa era liburuxka barne izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun