Geroztik bertze zikintegi basa bat deskubritua izan da Kantiatik hurbil. Zorigaitzez, horrelako egin molde okerrek irauten dute, jakinik hondarkintegi anitz badirela gure inguruan, hala nola Senpere-Herburun, Arrangoitzen eta Donibanen. Bertzalde, hilabetero, lehen asteazkenean, trabagarrien bilketa bat antolatua da. Horretarako, Senpereko Herriko Etxeko harrera izena emaitea aski da. Naturaren babestea beharrezkoa da, denon altxorra baitugu.