Senpereko Larreko kultur guneak errezibituko du Olerkarien Udaberria ekitaldiaren 27. edizioa, Olerki bolkanikoa lemarekin. Ekimen bereziak abian dira ere, hala nola autoetako berinetarako Isun poetikoak lor ditzakezue. Dirua ez da ordaintzerik izanen, irakurtzeko atsegina baizik. Herriko saltegien berinazko aitzindegietan deskubritzen ahalko dira bertsoak ere, bezeroen mesedetan.
‘Et Cyrano Chantait’ antzerkia ortziralean
Martxoaren 14an, ortziralean 20:30ean Et Cyrano Chantait komedia musikala ikusgai izanen da Larrekon, umorez betea, ongi musikatua, maitasunaren eta ezpata borroken artean.
Cyranoren sudurra, bere gogo, noble eta harro bezain lodi, handi eta itsusia da. Bere elealdi, talentuzko mintzalaria dohaina eta hitz laxoentzat ezagutzen duzu Cyrano baina bazenekien abesten zekiela? Talentu horrek lagunduko al dio bere maiteari maitasuna adierazten? Itsusia izanik ere, bere testuek ez dute gezurrik erraiten. Umorearen, erreferentzia musikalen, maitasunaren eta ezpata borroken artean, zoaz Cyranoren kantuarekin!
‘Har-Eman’ antzerki inklusiboa martxoaren 23an
Martxoaren 23an, igandean 17:00etan Har-Eman antzerkia, Kiribil konpainiaren ikuskizun inklusiboa, ahalmen urritasun ezberdinak dituzten pertsonekin. Kiribil Konpainiak antolatu ikuskizun berezi honek merezi luke denen arreta, alabaina 15 ahalmen urriko kidek parte hartuko dute emanaldian. Erreserbak Euskal Herriko Turismo bulegoetan.