Martxoak 8

Herriko elkarretaratzean eta Errioxako upategian ospatu dute martxoaren 8a Urdazubiko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 13:30

Martxoaren 8an, larunbat arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten Urdazubiko emakumeek. Argazkia: Arantxa Etxeberria

Urdazubiko Ugarana emakume elkarteak ere martxoaren 8a behar bezala ospatu du. Emakumearen Nazioarteko Egunean, larunbat arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten eta kalejiraren ondotik, Gauiñara elkartean luntxa izan zuten.

Ugarana emakume elkartekoak Arnedon izan ziren astelehenean.

Martxoaren 10ean, astelehenean, berriz, Arnedora (Errioxa) joan ziren Ugaranakoak. Arnedoko oinetakoen museora bisita egiteaz gain, Fuente Vieja upategian ardo dastatzea izan zuten, baita gosaria eta bazkaria ere. Giro ederra izan zuten, batean zein bertzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun