Lope de Vegaren La foire de Madrid antzezlana ikusgai izanen dute Senpereko Larreko kultur gunean martxoaren 11n, asteartean 19:30ean hasita. Tragedia eta komediaren arteko obra joko du Lucernaire konpainiak frantsesez. Senpereko Herriko Etxeak antolatu due emanaldia, Senpere Kultura eta Ondarea erakundearekin elkarlanean.
Erreserbak Euskal Herriko Turismo Bulegoetan egin daitezke. Sarrera arrunta, 30 euro; sarrera murriztua, 25 euro.
XVI. mendeko Madrilen, gazte talde bat goxoan ibiltzen ari da azokan. Gazte horiek beren denbora galanteria eta ohointzen artean banatzen dute. Bikote bat nabarmentzen da: Leandro eta Violante. Beren bat-bateko maiteminduak quiproquo eta azpijokoen zurrunbilo batera eramaten ditu. Izan ere, Patricio, Violanteren senarra, gizon oldarkor eta bortitza da… Lope de Vegaren (Espainiako urrezko mendeko autore dramatikorik handiena, Moliereren inspiratzaile gisa onartua) tragedia-komedia distiratsu bat.