Senpereko SPUC Lasterka taldeak mendiko lasterketen hamahirugarren edizioa antolatu du, martxoaren 8an eta 9an. Larunbatean, 05:00etan abiatuta Tontorrez Tontor, 80 kilometroko lasterketa eginen dute, 4.900 metroko desnibelarekin; 08:00etan Gotor-Lekuen Itzulia (42 kilometro, 2.800 metroko desnibela); Martxoaren 8an emazteen eskubidea delakoz Neska Eguna Trail antolatu dute aurten, Abusu sexualen aurka lelopean. 7 kilometro eta erdiko proba izanen da, 300 metroko desnibelarekin eta 09:30ean abiatuko da. 10:00etan Ibar Run trail (10 kilometro, 460 metroko desnibelarekin).
Igandean, Senpereko Trail lasterketaren hamahirugarren edizioa, 21,5 kilometroko proba ezagunena eginen dute, 1.100 metroko desnibelarekn.
Oinezkoen ibilaldia ere eginen dute igandean. 07:00etatik 08:30era eman daiteke izena (5 euro). Santa Barbara, Suhalmendi eta bertze toki ederren gaindi eginen den 16 kilometroko ibilbide erditsuan hamaiketakoa eskainiko dute.