Pottokaren Bidea
Hau egiteko, Europatik 60.000 euroko diru laguntza hartu da, eta joan den otsailaren 9an bilkura bat egin zuten lau herrietako ordezkariek, Zugarramurdi, Urdazubi, Sara eta Ainhoakoek. Bidean zein informazio emanen den herri bakoitzak aukeratuko du (kisu labeak, harlauzak, zubiak, errotak, landareak, bizi moduak…) eta informazio honen bilketa egiten Mattin De Castro antropologoa arituko da.
Bilketa egin ondotik, Amets Arzallus bertsolari ezaguna arduratuko da informazio horri forma emateaz, eta azkenik, bertze hiru hizkuntzetara itzuliko da (gaztelania, frantsesa, eta ingelesa). Udazkenerako plantan emana izatea da asmoa eta orduan bideko informazioa digitalki kontsultatzeko modua izanen da.