Euskal Irratien jakitera eman dutenez, salaketa 15 urteko neska nerabe batek egin du Sarako Izarra pilota taldeko hezitzaile batek argazki pornografikoak igortzen zizkiolako. Zehaztu dutenez, Baionako auzitegiak joan den astean ireki zuen entrenatzailearen kontrako inkesta. Nahiz eta entrenatzailea atxiloalditik atera den, auzitegiak segurtatu du inkestak segitzen duela eta bi aldeak galdekatuak izan direla.
FFPB Euskal Pilotaren Frantziako Batzordeak baieztatu du pilota entrenatzaileari lizentzia kendu diotela eta erabaki dutela Sarako Izarra pilota taldetik baztertzea. Bertzalde, ohartarazi du Izarra taldearekin harremanetan diren familia guziek gertakarien berri ukan zutela gutun bidez. Hain zuzen ere, gutunean berean FFPBko zerbitzu egokietara bideratzeko laguntza eskaintzen die familiei, beharrik balute.
Sarako ihauterietan, zanpanzarren auzia kari, afera honen berri ere eman zuten.