ETBko 'SOS kantak arriskuan' saioan zugarramurdiarrak kantari aterako dira otsailaren 27an

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 26a, 14:00

Euskal Telebistako 'SOS Kantak Arriskuan' programarako grabaketak egiten Zugarramurdin. Ortzegun honetan emanen dute telebistan.

Ortzegunean 22:20an hasita emanen dute hilabete hasieran Zugarramurdin grabatutako programa

 

 

Euskal Telebistako SOS Kantak Arriskuan programa egiten dutenak izan ziren Zugarramurdin otsailaren lehenbiziko astean. Karrikaz karrika ibili ziren kantari boluntarioen bila, eta azkenean taldetxo bat elkartzea lortu zuten. Bi egunez entseguetan aritu ondotik, herritarren eta kameren aitzinean aitzinean kantatu zuten museoko auditorian otsailaren 6an. Eskaini zuten kantua Neronek ikusi dut da, eta zortziko erritmoan, Azkar aldean 7.000 sorgin elkartu zirela kontatzen du. Otsailaren 27an emanen dute ETB1en, ortzegunean 22:20ean. Maria Amolategik, Klara Mendizabalek eta Iker Laurobak gidatzen duten saioko denboraldi berriko lehen emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun