Abra sariketa irabazi du Haira Aizpurua bertsolari saratarrak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 24a, 12:00

Abra sariketan parte hartu duten bertsolariak, tartean, Haira Aizpurua txapelarekin. Argazkian Ekhiñe Zapiain beratarra falta da. Argazkia: Albe Bertso Eskola.

Larunbatean j0katu zuten Algortan Abra sariketaren XXIV. edizioa. Zortzi bertsolari gazte aritu ziren kantuan, eta Haira Aizpurua bertsolari saratarra izan zen irabazlea. Ekhiñe Zapiain beratarra ere aritu zen kantuan sariketan, baina ez zuen finalerako txartelik lortu.

Aurten formatua aldatuta, bi kanporaketa eta finala jokatu zituzten larunbatean Algortan. Kanporaketa bakoitzetik bi bertsolari sailkatu ziren, bat epailek erabakita, eta bertzea publikoak erabakita.

Lehen kanporaketan Janire Arrizabalaga, Sabin Abarrategi, Jon Mendiluze eta Ekhiñe Zapiain beratarra aritu ziren eta Mendiluze eta Arrizabalaga sailkatu ziren finalerako. Bigarren kanporaketan, aldiz, Nahia Arrizabalaga, Kelmene Abaitua, Peio Lago eta Haira Aizpurua saratarra aritu ziren eta Arrizabalaga eta Aizpurua sailkatu ziren finalera.

Finalean Haira Aizpurua saratarrak lortu zuen txapela.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!