Martxoaren 15ean, larunbatean 12:30ean, iraganen da urteroko tripotx bazkaria Lur Berri gelan, Sarako erretretatu guzientzat, herriko kontseiluak ofreiturik. Nahi duenak egun horretan bisitatzen ahalko du elizako ezkila dorrea ere, 11:00etan. Horretarako, izena ematean abisatu behar da Herriko etxean, martxoaren 7a aitzin. Bertzalde, joateko manerarik ez duenaren bila norbait joateko ere abisatu egin behar da izena ematerakoan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!