Senpereko Larraldea etxearen etorkizunaz kantuan aritu dira bertso krakadan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 21a, 14:00

Aimar Karrika gai emailea, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga bertsolariak eta Ainhoa Elizondo musikaria joan den larunbatean Larraldean.

Hainbat urtez elkarteei eskaini zaien baserri ederrari bide berria aurkitu beharko zaio etorkizunean

Lapurdi 1609 elkarteak antolaturik, ederki iragan zen otsailaren 15ean bertso saioa eta krakada Senpereko Larraldea baserrian. Pixka bat intimitatean, publiko murritz batekin, halere gozotasuna eta umorea nabari zen larunbat arratsaldean. Durangotik jina Unai Iturriaga, Hendaiatik Miren Artetxe, Aimar Karrika gai emaile eta Ainhoa Elizondoren musikarekin iragan dira ariketa musikatuak.

Bertze gai batzuen artetik punttuka segitu dute, librean, Larraldea baserriaren gaia luze eta zabal jorratuz: «Hainbat urtez elkarteei eskainia izan den etxe ederrari bide berria aurkitu egin beharko zaio». Bertsularien koplen artetik, publikoak Milesker Larraldeari leloa errepikatuz aitzineratu da saioa, ildo horretatik: Larraldeaz zer egin?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun