Zaporeak Bestaren III. edizioa eginen dute otsailaren 21ean eta 22an Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 19a, 19:00

Nafarroako gastronomia izanen du oinarri edizio berriak

Biok bentako Zaporeak gourmet guneak ekitaldi gastronomiko berezia izanen du asteburu honetan; Zaporeak Bestaren III. edizioa eginen dute ortziralean eta larunbatean. Lehenbiziko bi edizioek interes haundia sortu zuten eta 1.000 bisitari inguru izan zituen bakoitzak.

Hirugarren edizioak Nafarroako gastronomia omenduko du, eta modu tradizionalean egindako produktuak eskainiko dituzte, bertakoak. Gunea irekia egonen da otsailaren 21ean eta 22an 10:00etatik 18:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun