Zugarramurdiko lezean eta museoan berrikuntza lanak egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 18a, 09:00

Zugarramurdiko Sorginen Museoko harrerak itxura berria hartu du.

Lezeko komunak berritu dituzte eta museoko sarrerako harrera mahaia irisgarriagoa eta inklusiboagoa egin dute

Zugarramurdiko lezean eta Sorginen Museoan berriketa lan batzuk egin dituzte. Lezeko komunak alikatatu dituzte, lauza eta baldosak emanez. Honekin garbitasuna errazagoa izanen da, eta tokia itxurosoago izanen da. Museoko sarreran berriz, zegoen harrera mostradoreak ez zuen betetzen turismo bulego irisgarri eta inklusiboak kudeatzeko bete behar diren irizpideekin. Orain jarri den berriak altuera bikoitza du eta eman zaion neurriekin gurpil aulkietan doazen pertsonei atentzio egokia bermatzen zaie.

Gainera, sarrerako zirkulazioa errazteko, sarrerako tornuak kendu dituzte eta zoladura txukundu dute. Lan hauek Europatik etorritako Next Generation funtseko dirulaguntza batekin egin ahal izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun