Mutxikoak dantzatuko dituzte Senperen otsailaren 16an

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 14a, 12:00

Mutxikoak itzuliko dira iganean Senpereko plazara. Argazkian, Mutikoak dantzatzen 2019ko Berako bestetan.

Ekainera bitarte, hilabeteko hirugarren igandean egiteko asmoa dute, Senpereko herriko kontseiluak sustaturik

Mutxikoak Senperera itzuliko dira otsailaren 16an, igandean 11:00etatik 12:30era, Xan Ithourria plazan. Denei irekitako saioa izanen da, urririk. Senpereko herriko kontseiluak sustatu ditu dantza tradizional hauek ezagutzera emateko saioak eta lehena izanen da igandekoa. Ondotik, martxoaren 16an, apirilaren 20an, maiatzaren 18an eta ekainaren 15ean eginen dituzte, ordutegi eta leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun