Bertso krakada izanen dute larunbatean Senpereko Larraldean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 11a, 18:00

Unai Iturriaga eta Miren Artetxe bertsolariak ariko dira larunbat arratsaldean Senpereko Amotzeko Larraldean eginen den bertso krakadan.

Miren Artetxe eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan Amotzeko Larraldean, Ainhoa Elizondo musika laguntzaile eta Aimar Karrika gai emaile dituztela

Lapurdi 1609 elkarteak antolaturik Bertsularien Lagunak taldearen, Senpereko Herriko Etxearen eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, urtero egiten den ekitaldia proposatua da Senpereko Amotzeko Larraldean otsailaren 15ean, larunbatean 18:00etan: bertso krakada. Aurten bi bertsolari ospetsu ariko dira, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga, musika laguntzaile Ainhoa Elizondo eta gai emailea Aimar Karrika. Gonbita zabaldua zaizue guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun