Lehen Sorospenen formakuntza emanen du aurten ere Sarako herriko etxeak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 10a, 19:00

Lehen sorospenen formakuntza saioa eginen dute Sarako herriko etxean.

Martxoaren 22an eginen dute eta gehienez hamar presuna onartuko dituzte

Sarako herriko etxeak lehen mailako Lehen Sorospenen formakuntza bat proposatu du aurten ere 16 urtetik goiti duten herritarrentzat. Martxoaren 22an, larunbatean, 08:30etik 12:30era eta 13:30etik 16:30era emanen dute herriko etxean. Gehienez hamar presuna onartuko dituzte eta, hortaz, izena emanen duten lehenbiziko hamarrak hartuak izanen dira.

Izen emateak: ccas.saran@gmail.com ahalez edo herriko etxean 05 59 54 20 28. Formakuntzaren prezioa 55 eurokoa da, baina izena ematen dutenen gain, presunako 20 euro geldituko da. Gainerakoa Sarako zentro sozialak, CCASak, bere gain hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun