Urte hasierako pausaldiaren ondotik Sarako lezeak gaur idekiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 10a, 12:00

Sarako lezeak gaur idekiko dituzte berriz ere.

Urte hasierako pausaren ondotik, Sarako Lezeak otsailaren 10ean idekiko dute, egun guziz. Astelehenetik ortzirakera: 14:00etatik 17:00etara eta asteburuetan eta oporretan: 13:00etatik 17:00etara. Ordutegia apirilaren 3an aldatuko da.

Bisiten erreserbak Interneten bidez egiten dira Sarako lezeen webgunetik, edo Euskal Herriko turismo bulegoko 18 informazio bulegoetako batetik. Talde edo MUPentzako bisitak behar den bezala antolatzeko, erreserbak 05 59 54 21 88 telefonora deituz edo posta elektronikoz egiten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun