Balzac-en eleberri batean oinarritutako antzezlana ikusgai izanen dute otsailaren 11n Senperen

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 7a, 17:00

Larreko kultur etxean antzerkia izanen dute astearte arratsaldean.

Asteartean 19:30ean hasita Larrekon ‘Le chef d’oeuvre inconnu’ joko dute

Otsailaren 11n, asteartean 19:30ean Le chef d’oeuvre inconnu (Maisulan ezezaguna), Honoré de Balzac idazle handiaren eleberri laburretik sorturiko antzerkia emanen dute frantsesez Larrekon, Senpereko Kultura eta Ondareak, herriko etxearen laguntzarekin antolatua. Sarrera 25 eurokoa da; sarrera murriztua, 20 euro.

Parisen, XVII. mendean, hiru margolarien trukaketa beren arteari buruz. Gorteko erretratugilea. Maisu zaharrak hamar urte daramatza erakutsi nahi ez duen bere bizitzako maisulanean lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun