Eguzki panelak eman dituzte Zugarramurdiko museoko teilatuan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 4a, 10:00

23.535 euroko inbertsioa egin dute Zugarramurdiko Sorginen Museoko teilatuan eguzki panelak emateko.

Bakoitzak 590 watteko potentzia duten 35 modulu ditu eta 23.535 euroko inbertsioa egin dute

Zugarramurdiko Sorginen Museoko teilatuak duen orientazio ona baliatuz, eguzki panelak eman zituzten abenduaren bukaeran. Instalazioak 35 modulu ditu, eta bakoitzak 590 watteko potentzia du. Gisa honetara, kalifikazio energetikoa hobetu du, C kategoriakoa izatetik B kategoriara pasatuz.

23.535 euroko inbertsioa

Instalazio hau egiteko inbertsioa 23.535 eurokoa izan da, baina Energia zirkularreko proiektuak finantzatzeko funtseko dirulaguntza izan du. Funtsean, argindarrean dirua aurreztea da egitasmo honen helburu nagusia eta, bidenabar, ingurumena zaintzeko urratsak ematen direnez, hainbat eta hobe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun