Txapelketa jokatzen baziren bi ahizpa ttiki ere, Ainhoa eta Elena Malet, musak etorkizuna baduela erakutsiz. Larunbatean berandu bukatu dute, ez da harritu behar hainbertze talderekin, baina nahi zuenarentzat bazen talo, ogitarteko eta edateko. Izugarrizko umore onean bukatu dute haitada. Hainbertze jende ikusita, ohartzen dira jendeak errugbia segitzen eta sustengatzen duela eta horregatik, Sarako Izarra errugbi taldeak denak eskertu ditu ditu.