Urtarrilaren 26an, igandean 17:00etan azalduko da Leslie Lewis kantaria, Le Swingin’Bayonne jazz musika taldearekin, Senpereko Larreko kultur gunean. Erreserba Turismo bulegoetan edo cultureetpatrimoinesenpere.fr. webgunean egin daiteke. Prezioa 25 euro, murriztua 20 euro.
Leslie Lewis jazz kantaria da, Ella Fitzgerald, Carmen Mc Rae edo Sarah Vaugan bezalako kantarien musika hizkuntzan eta tradizioetan murgildua dena. Swingin’Bayonne hirukotea izanen du lagun, Parisen eta eskualdeko jazz jaialdi handi guztietan dizdira egin duen taldea.