Urte berriko lehen elkarretaratzea egin du Sarako Zangoak Arin taldeak

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 20a, 20:00

Urteko lehen elkarretaratzea egin dute Sarako Zangoak Arin taldeko kideek. Argazkia: Ganex

Sarako Zangoak Arin taldeko korrikalariek elkarretaratzea egin zuten urtarrilaren 17an, ortzirale ilunabarrean, Lur Berri gelan, urte berri ona desiratzeko. 40 bat lagun baziren, pintxoak eta errege pastiza jateko, baita edateko ere, txintxin eginez urte berriari. Horretaz gainera, joan den urtean egindako ateraldiak biltzen dituen bideo bat ere ikusi zuten eta dena umore onean bukatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun