San Anton egun jendetsua izan dute Urdazubin ere

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 20a, 16:00

Baserritarrak Urdazubiko eliz atarian, San Anton egunaren karietarat larunbat goizean ospatutako meza ondotik.

Urteari hasiera emateko ospakizun berezi bat izaten da Urdazubin ere: San Anton eguna. Nekazariei zuzendutako egun honek beti biltzen du jendea eta aurten, egunaren biharamunean, urtarrilaren 18an, larunbat goizean elkartu ziren mezan. Ondotik, Urdazubiko belai eta landak bedeinkatu eta hurbildu ziren nekazari guztiak Koxka jatetxera joan ziren bazkari eder batez gozatzera. 30 lagun inguru hurbildu ziren Pilik eskainitako bazkari ederra dastatzeko eta egun eder batez gozatzeko. Espero dezagun heldu den urtean nekazari gehiago elkartzea!

Koxka jatetxean bildu ziren bazkaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun