Hatsaren Poesia libururako lanak aurkez daitezke urtarrilaren 23ra arte

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 8a, 16:00

Joan den urteko Hatasaren Poesia liburuaren aurkezpena.

Hatsaren Poesia liburua prestatzen ari da aurten ere Senpereko Hatsa elkartea, eta olerkiak aurkezteko epea urtarrilaren 23an bukatuko da. Liburua bedatsean edo udaberrian argitaratuko dute 27. Hatsaren Poesia liburua, ontsalaz apirilaren 6an (oraindik ez da finkatua).

Egile bakoitzak bizpahiru olerki bidal ditzake eta horretarako bi modu daude:

hatsarenpoesia@gmail.com helbide elektronikora bidaliz edo, posta arruntez: Porcelanas Bidasoa 6, 4.B; 20303 IRUN, Gipuzkoe, Euskal Herria

Aurtengo sar-hitza aspaldiko Hatsa elkarteko kide den Joxe Luix Agirretxeri egokitu zaio eta liburuaren azalerako irudia norena izanen den ez da segurua, baina Andrea Bella uruguaitar euskaldunak egin nahi duela jakinarazi dio elkarteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun