Xaretako elkartasun komiteak antolatu du Zugarramurdiko mintzaldia, eta urtarrilaren 10ean, 20:00etan, Akelarrenea elkartean egin dute hitzordua.
Palacio de Arozteguia SL enpresak akordiorako aukera alde batera utzi eta auzia epaitegira eramanen dute otsailaren 3tik 7ra. Fiskalak 56.000 euroko isuna eta 20 urteko kartzela zigorra eskatua du zazpi auzipetuentzat, 2021ean kanpaldi baten bidez Aroztegiko lanak gelditzeagatik. Zehazki, «talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak» egotzi dizkiete.
Berria jakin denetik, auzipetuei elkartasuna adieraztek0 ekintzak martxan paratu dituzte. Azaro hondarrean, adibidez, ehunka lagun bildu ziren Lekarozko frontoian auzipetuei babesa adierazteko. Egoera salatzeko manifestazioa ere antolatu dute otsailaren 1ean Iruñean.