Euskal Herriko klub arteko esku huskako binakako trinkete txapelketako finalak jokatu zituzten abenduaren 21ean Lekornen. 19 urtez beheitiko mailan, Sarako Izarrako bikotea (Kaiet Alduntzin eta Eneko Martin Imaz) izan zen txapeldun, Atzarriko bikoteari 40-27 irabazita.
22 urtez beheitiko kategorian Lau Harri izan zen txapeldun, hirugarren mailan Abarratia eta eta laugarren mailan Denek Bat.