Izigarriko memento ederrak pasatu zuten Sarako haur eta helduek Olentzero eta Mari Domingirekin

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 28a, 08:30

Abenduaren 21ean, larunbat arratsaldean, haurrek krakada egin zuten Lur Berri gelan. Gero trikitilariekin desfilea gaztetxerat eta handik, Olentzero eta Mari Domingirekin, Plazarat jin ziren denak.

Plazan goxokiak haurrendako eta haurrek gabon kantu batzuk eman zituzten. Suaren inguruan, Zazpiak Bat taldeak dantza eder batzuk eman zituen eta jendea aski gustura egon zen gaztaina erre, ogitarteko eta edariekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun