Urte bukaerako oporretan bidaia berezi eta esklusibo bat eginen dute Sarako lezeen bihotzean. Ipuinak & kondairak lurraren bihotzean ttipiendako zein handiendako momentu magikoa izanen da. Urtarrilaren 2an, ortzegunez, 16:00etan hasiko da emanaldia, frantsesez, Sylvainerekin. Txokolate beroa ere emanen dute Prezioa bi eurokoa izanen da eta erreserba beharrezkoa da (leku mugatuak).
Xori eder bat sorbalda gainean jarri zait eta istorio zoragarriak xuxurlatu dizkit belarrira… Entzun nahi dituzu?
Sar zaitez Lurraren erraietan hitzen musikak kulunkatzen zaituelarik, irudimenaren bihotzera bidaia zoragarria egiteko!