Nere Bardako ametsa
Egilea: Sararar bat
Airea: Kattalin ttukuttu Kattalin arina
1
Larrunen arratsaldian izatu ondoan
Ametsetan ibili naiz bertze munduan
Gauaz lo nagolarik deskantsu onean
Ametsetan zeruan ta infernuan.
2
Solasean egon naiz han saratarrekin
Aspaldi harat joanak ziren arimekin
Atsegin zuten ni hau ikustearekin
Denek nahiz hemengo berriak han jakin.
3
Erran diotet nola den laster izanen
Burdin bide berri bat egina Larrunen
Mendia gora dela karroza iganen
Zaldirik gabe denak airos eramanen.
4
Kontrabandistak, guardak bai eta artzainak
Loriatuak hemen dagozila denak
Larrunen karroza hura ikusi nahiak
Hortan egiteko hor beren itzuliak.
5
Gero lezeaz ere nakote mintzatu
Kanpotarra nola den horrat abitu
Jaun Kastillak duela guzia beretu
Ustez hor behar duen orai aberastu.
6
Erran diotet horrat otomobiletan
Heldu dela jendea egun beroetan
Ongi goxo baita leze barne hortan
Berotzen duelarik bertze tokietan.
7
Suzko karroza hura zer zen ez baitzakiten
Holakorik ez baitzen lehen ikusten
Denak nere berriek zituzten harritzen
Ikustiaz mundua nola kanbiatzen.
8
Hortan akabatu da nere amets ona
Airoski ibilirik hedoietan barna
Zaldi eta karrozarik izain ez diona
Ibil dadila hola ahal eta maizena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!