Aspaldixko da Zugarramurdin ez dela urte zaharreko ospakizunik antolatu, eta aurtengoan Akelarre Elkarteak proposamen bat egin du: ospakizuna goiz-goizetik hastea, Atxuriarat mendi ibilaldia eginez; gero, plazan aperitifa lagun artean hartzea, eta, azkenik, gauean Akelarrenean afaria egitea, urte zaharrari adio erran eta berriari ongi etorria emateko. Ez da nolanahiko plana. Ederra da halako aferak antolatzea, herritarren arteko harremana sendotzeko balio baitute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!