Bitxikeria bezala, aipatzekoa da aparkaleku honek iduzki erloju bat baduela. Herrian dagoen bakarra da, aspalditik apezaren etxearen paretan emana.
Zugarramurdiko Basaburua karrikan aparkaleku berri bat sortu da, Urbia edo Madaritik sartzen diren autoendako arras eskura dagoena. Duela urtebete edo, herriak erosi zuen apezaren etxeko eremuan egin da, eta momentuz pareta bota, bidea edeki eta zola modu probisionalean egokitu da. Aitzinerago, apezaren etxea moldatzen denean, aparkaleku hau ere behin-betirako moldatuko da.
Bitxikeria bezala, aipatzekoa da aparkaleku honek iduzki erloju bat baduela. Herrian dagoen bakarra da, aspalditik apezaren etxearen paretan emana.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.