Arkupeak erretiratuen elkarteko 91 mendizalek parte hartu zuten abenduaren 17an, asteartean, urteko azken mendi ateraldian. Oraingoan, Xareta inguruan ibili ziren: Dantxarinetik abiatu, eta Oihanako harrobiaren eta oihanen barna, Bistaeder inguruko ikuspegi paregabeaz eta Ainhoako kaperaz gozatu ahal izan zuten. Dantxarinera bueltan, Oihana jatetxean ederki bazkaldu zuten. Heldu den urtean mendi irteera gehiago egiteko borondatea erakutsi zuten. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.