Abenduaren 11n, asteazken arratsaldea baliatuz, 14:30ean Senpereko Larreko kultur gunean, Euskal Elkargoaren ekimenez, Grimm anaien Txanogorritxo ipuin ezagun hori, bertsio berezi batean aurkeztuko da, koreografoaren eskutik, adin guztietakoei irekia. Erreserba: www.kultura-paysbasque.fr gunean.
2011n sortutako Le Petit Chaperon Rouge berreskuratu eta 250 antzezpenen ondoren, Sylvain Hucek antzinako ipuin honen zorabioak aurkitu nahi ditu. Istorio ezagunaren erraietan zirikatuz, koreografoak bertsio uher, haragizko eta urduri bat proposatzen du, Grimm anaien narraziotik urruntzen dena eta ahozko tradizioaren bidez transmititzen den jatorrizko bertsioaren itxura subertsibora hurbiltzen dena. Liluragarria, irreala eta politikoa aldi berean, beldurra, jolasa eta plazera sortzen dituen sorkuntza hori edozein adinetan dastatzekoa da.