RCP edo bihotz-birika bizkortzea bezala ezagutzen den metodoa ikasteko tailer praktikoak antolatu dituzte egunotan osasun etxeko langileen eskutik, abenduaren 10ean eta 11n, Zugarramurdin eta Urdazubin. Abenduaren 10ean, asteartean 17:30ean eginen dute Zugarramurdiko Herriko Etxean eta abenduaren 11n, asteazkenean 17:30ean, Urdazubiko kultur etxean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.